XIBA, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko egitasmoa da. Euskal jendarterako egiten dugun proposamena da, norberak bere bizia gozatuz, orekaz eta osasuntsu bizitzeko.
Pertsonen garapenean ludikotasuna ezinbestekotzat daukagu eta elkarren arteko komunikazioan zutabe, bestela harreman hori hiltzen baita.
Jolas eta jokoak tresna paregabea dira bizitzan gozatzeko eta horren bila joan nahi dugu.
Zer proposatzen dugu?
Hain zuzen, konpetentzietan oinarritzen den euskal curriculuma (Gure ibilbidea) daukagu oinarri eta gure arloan garatu nahi ditugun hainbat konpetentzia lortzeko heziketa eredu bat bultzatu nahi dugu.
Zerbitzuak: Jolasmaterial salmenta eta jaialdien antolaketa
MATERIAL SALMENTA ZEIN ALOKAIRUA (Pilota goxoak, Boteluzekoak, palak, zesta poteak, sareak, sokak, ingudeak, txingak, zakuak……).
JAIALDIAK
Edozein ospakizunerako euskal kulturarekin lotura zuzena duten jolas eta jokoen inguruko jaialdiak antolatzen ditugu.
Zerbitzu hauetako bat behar izanez gero, zuen lurraldeko arduradunekin harremanetan jarri.